martes, 24 de noviembre de 2009

Nola sortu LINK edo ESTEKA LISTA BAT gure blogaren alde batean.

Blogean idazten ditugun sarrerak berri gehiago sartu ahala behera joaten direnez batzuetan interesgarri egingo zaigu gure blogaren alde batean “gehien erabiltzen ditugun estekak” eskura izatea.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Diseño“ atalean sartu, “Elementos de página” klikatu.

2- Bilatu “Añadir un gadget”, batzuk ikusiko dituzu, aukeratu nahiago duzun lekuan dagoena eta klikatu horren gainean.

3- Agertuko den leihoan beherago, “Lista de enlaces” bilatu eta klikatu.

4- Formularioa bete eta bertan gure esteken lista betetzen joan.

5- Bukatzean “Guardar” botoia sakatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario