miércoles, 2 de diciembre de 2009

Azken klasea

Aupa Blogariak.

Gaurkoan lehen zatian bakoitzari geratu zaizkion gaiak bukatzeko denbora piska bat emango dugu.
Bigarren zatian eta denok batera, blogetik ikusi gabe geratu zaizkigun aukerak ikusiko ditugu eta ikasitakoaz hitzegingo dugu.
Ikusi eta ikasitakoaz kontentu egongo zaretela espero dut, ni gustora aritu naiz. Agur eta hurrenarte! Agurtxo.

lunes, 30 de noviembre de 2009

Azken klasea atzeratua.

Aupa Blogariak.

Batzuk jakingo duzuen bezala (eta besteak bihar baino lehen enteratzea espero dugu) bihar ezinezkoa zait blogaren ikastaroaren azken klasea ematea. Asteazkenera atzeratzea erabaki dugu ea zer moduz etortzen zaizuen:

Abenduaren 2-a, Asteazkena arratsaldeako 20:30etan.
Ordurarte!

martes, 24 de noviembre de 2009

Nola sortu LINK edo ESTEKA LISTA BAT gure blogaren alde batean.

Blogean idazten ditugun sarrerak berri gehiago sartu ahala behera joaten direnez batzuetan interesgarri egingo zaigu gure blogaren alde batean “gehien erabiltzen ditugun estekak” eskura izatea.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Diseño“ atalean sartu, “Elementos de página” klikatu.

2- Bilatu “Añadir un gadget”, batzuk ikusiko dituzu, aukeratu nahiago duzun lekuan dagoena eta klikatu horren gainean.

3- Agertuko den leihoan beherago, “Lista de enlaces” bilatu eta klikatu.

4- Formularioa bete eta bertan gure esteken lista betetzen joan.

5- Bukatzean “Guardar” botoia sakatu.

Nola EDITATU edo SUPRIMITU gure berriak PUBLIKATU ondoren.

Berri bat Publikatzen dugunean, ez zaigu gutxitan gertatuko zehozer gaizki idatzi edo falta zaigula konturatzea. Lasai! Gure berri guztiak Editatzeko kapaz izango gara.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Creación de entradas“ atalean “Editar entradas” klikatu.

2- Bertan orain arte idatzitako berri guztiak ikusi ahalko ditugu. Aukeratu zer mezu aldatu nahi dugun eta klikatu Mezuaren ezkerrean dagoen “Editar”.

3- Mezua irekiko zaigu eta bertan nahi ditugun aldaketak egin ahalko ditugu.

4- Aldaketa guztiak egitean berria PUBLIKATU egingo dugu.

5- Konturatu “Editar entradas” atalean mezuen eskubialdean “Suprimir” klikatzeko aukera izango dugula, horrekin edozein mezu borratu ahalko dugu.

martes, 17 de noviembre de 2009

Nola sartu VIDEO bat gure BLOGeko berri batean.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Nueva entrada” klikatu.

2- Bi aukera dituzue argazkiekin bezala:

3- Videoa zuen ordenagailuan badago, bilatu “Añadir video” botoia, video baten irudia da, klikatu.

4- Ezkerreko aldean dagoen “Examinar” botoiari sakatu, bilatu zure ordenagailuan dagoen argazki hori eta “Abrir” sakatu. Itxaron argazkia igo dadin.

5- Videoa Interneten badago, adibidez YouTuben, bideoa ikusten ari zaretenean, bilatu “Insertar” etiketa web-aren eskubialdean eta kopiatu horren azpian agertzen den helbidea, eskubiko botoia, “copiar”. Gero zuen “entrada” berrira joan eta han goian agertzen den “Edición de HTML” botoia klikatu. Ondoren kopiatutako kodigoa pegatu eta berriro Redactar botoiari eman.

6- Idatzi zure idazkia eta berria “publikatu”.

Bideoa blogean.

HIRUGARREN ASTEA

Aste honetan ikastaroaren erdialdean egonik eta taldea ikusita, lehenengo partean gutxienez, blogekin praktikan ibiliko gara. Iruditzen zait "Praktika" dela soltura hartzeko modu bakarra eta ikusita elkarri ia erantzunik idatzi ez dizkiezuela.
Teoriarekin jarraitu aurretik zuen ikaskideen blog bakoitzean erantzun bat ikusi nahi dut. Gainera zuen blogetan egiten dituzten ekarpenei ere erantzun beharko diezue.