lunes, 30 de noviembre de 2009

Azken klasea atzeratua.

Aupa Blogariak.

Batzuk jakingo duzuen bezala (eta besteak bihar baino lehen enteratzea espero dugu) bihar ezinezkoa zait blogaren ikastaroaren azken klasea ematea. Asteazkenera atzeratzea erabaki dugu ea zer moduz etortzen zaizuen:

Abenduaren 2-a, Asteazkena arratsaldeako 20:30etan.
Ordurarte!

martes, 24 de noviembre de 2009

Nola sortu LINK edo ESTEKA LISTA BAT gure blogaren alde batean.

Blogean idazten ditugun sarrerak berri gehiago sartu ahala behera joaten direnez batzuetan interesgarri egingo zaigu gure blogaren alde batean “gehien erabiltzen ditugun estekak” eskura izatea.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Diseño“ atalean sartu, “Elementos de página” klikatu.

2- Bilatu “Añadir un gadget”, batzuk ikusiko dituzu, aukeratu nahiago duzun lekuan dagoena eta klikatu horren gainean.

3- Agertuko den leihoan beherago, “Lista de enlaces” bilatu eta klikatu.

4- Formularioa bete eta bertan gure esteken lista betetzen joan.

5- Bukatzean “Guardar” botoia sakatu.

Nola EDITATU edo SUPRIMITU gure berriak PUBLIKATU ondoren.

Berri bat Publikatzen dugunean, ez zaigu gutxitan gertatuko zehozer gaizki idatzi edo falta zaigula konturatzea. Lasai! Gure berri guztiak Editatzeko kapaz izango gara.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Creación de entradas“ atalean “Editar entradas” klikatu.

2- Bertan orain arte idatzitako berri guztiak ikusi ahalko ditugu. Aukeratu zer mezu aldatu nahi dugun eta klikatu Mezuaren ezkerrean dagoen “Editar”.

3- Mezua irekiko zaigu eta bertan nahi ditugun aldaketak egin ahalko ditugu.

4- Aldaketa guztiak egitean berria PUBLIKATU egingo dugu.

5- Konturatu “Editar entradas” atalean mezuen eskubialdean “Suprimir” klikatzeko aukera izango dugula, horrekin edozein mezu borratu ahalko dugu.

martes, 17 de noviembre de 2009

Nola sartu VIDEO bat gure BLOGeko berri batean.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Nueva entrada” klikatu.

2- Bi aukera dituzue argazkiekin bezala:

3- Videoa zuen ordenagailuan badago, bilatu “Añadir video” botoia, video baten irudia da, klikatu.

4- Ezkerreko aldean dagoen “Examinar” botoiari sakatu, bilatu zure ordenagailuan dagoen argazki hori eta “Abrir” sakatu. Itxaron argazkia igo dadin.

5- Videoa Interneten badago, adibidez YouTuben, bideoa ikusten ari zaretenean, bilatu “Insertar” etiketa web-aren eskubialdean eta kopiatu horren azpian agertzen den helbidea, eskubiko botoia, “copiar”. Gero zuen “entrada” berrira joan eta han goian agertzen den “Edición de HTML” botoia klikatu. Ondoren kopiatutako kodigoa pegatu eta berriro Redactar botoiari eman.

6- Idatzi zure idazkia eta berria “publikatu”.

Bideoa blogean.

HIRUGARREN ASTEA

Aste honetan ikastaroaren erdialdean egonik eta taldea ikusita, lehenengo partean gutxienez, blogekin praktikan ibiliko gara. Iruditzen zait "Praktika" dela soltura hartzeko modu bakarra eta ikusita elkarri ia erantzunik idatzi ez dizkiezuela.
Teoriarekin jarraitu aurretik zuen ikaskideen blog bakoitzean erantzun bat ikusi nahi dut. Gainera zuen blogetan egiten dituzten ekarpenei ere erantzun beharko diezue.

martes, 10 de noviembre de 2009

BIGARREN ASTEKO APUNTEAK

Apunte digitalak Blogetik zuzenki begiratu nahi ez badituzue, hemen klikatuta jeitsi ditzakezue. Zuen ordenagailutik irakurtzen joan edo inprimatzeko.
Jeitsi

Nola sartu LINK bat gure BLOGeko berri batean.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Nueva entrada” klikatu.

2- Bilatu “Enlace” botoia, mundu baten irudia da klip batekin, klikatu.

3- Leihotxo txiki bat irekiko da eta bertan linkatu nahi duzuen helbidea sartu behar duzue, adibidez beste ikaskide baten blogaren helbidea,…

4- Link-ak mota ezberdinekoak izan daitezke, nahi baduzue argazki batean link-a sartu dezakezue, horretarako zuen berrian argazkia sartu, aukeratu eta “Enlace” botoiari eman. Sartu helbidea eta “Aceptar” sakatu.

Nola sartu ARGAZKI bat gure BLOGeko berri batean.

1- Gure blogaren Kontrol panelean sartu eta “Nueva entrada” klikatu.

2- Bilatu “Añadir imagen” botoia, argazki baten irudia da, klikatu.

3- Bi aukera dituzue Argazkia zuen ordenagailuan badago, ezkerreko aldean dagoen “Examinar” botoiari sakatu, bilatu zure ordenagailuan dagoen argazki hori eta “Abrir” sakatu. Itxaron argazkia igo dadin. Bestela Argazkia Interneten badago, eskubialdeko aldean dagoen “URL” aldean argazkiaren helbidea pegatu eta listo.

4- Argazkia zuen berrian agertuko da eta tamaina aldatu diezaiokezue. Proportzioak mantentzeko “mayusculas“ botoiari emanda arratoiarekin eskina batetik batetik heldu eta tamaina aldatu.

5- Idatzi zure idazkia eta berria “publikatu”.

Argazkiekin praktikatu aurretik.

1- Sortu zuen Mahaigainean (escritorio) zuen izena duen karpeta bat.

2- Bilatu gustokoak dituzuen 5 Argazki eta zuen ordenagailura jeitxi. Arratoiarekin eskubiko botoiarekin argazkiaren gainean klikatu eta “guardar como” klikatu. Sartu sortutako karpeta berri horretan.

3- Sortutako karpeta horretan fitxero berri bat sortu. Eskubiko botoiarekin karpeta barruan klikatu eta “Crear Archivo de Texto” klikatu. Izen jarri eta ireki. Barruan interneteko 5 Argazkiren helbideak sartu beharko ditugu.

4- Interneteko Argazkien helbideak ezagutzeko modu desberdinak daude eta horietako bat arratoiaren eskubiko botoiarekin Argazkian klikatu eta “propiedades” bilatu. Leihotxo bat aterako da eta bertan helbidea agertzen da, “direccion” bezala.

5- Argazkiak bilatzeko zenbait helbide:
a. http://www.flickr.com/photos/irurtzuneuskaraz
b. http://www.flickr.com/photos/sakanakodantzariak
c. http://www.flickr.com/photos/7859077@N03/

Nola sartu gure BLOGa kudeatzera.

1- Sartu www.google.es webgunean
2- Bilatu “Acceder” botoia leihoaren eskuineko aldean goian, klikatu.
3- Sartu zure Usuario eta Password-a (eabiltzaile eta pasahitza).
4- Bilatu “Mi cuenta” botoia eskuineko aldean goian, klikatu.
5- Bilatu “Blogger” botoia leihoaren erdialdean.
Sartu zara zure Blogaren Kontrol panelean.

Ongietorri

Blog hau ikastarorako bereziki sortua da. Bertan klasean ikusitakoa konsultatu dezakezue eta nahi dituzuen galderak egin. Bide batez lehen egunean ikasle bakoitzak sortutako blogen helbideak jarriko ditut:

Jesus: http://mauduittarrak-jesus.blogspot.com/
Blanka: http://aizpea.blogspot.com/
Mikel: http://biaizpe-mikel.blogspot.com/
Manolo: http://barbasen.blogspot.com/
Lurdes: http://olzatik.blogspot.com/
Maddalen: http://urkiolaenea-madali.blogspot.com/
Gotzone: http://arakiludazkenar.blogspot.com/
Elena: http://jelenena.blogspot.com/

Animatu beste blogariak bisitatzen eta ea zerbait interesgarria idazten duten ikusten. Agurtxo.